Getxo Piraguismo Taldea - Getxo Kayaka

Getxo Kayaka, barne Abrako, Txurruka eta Arriluze arteko uretan kirol hau duela 40 urte baino gehiagotik praktikatzen duen kluba da. Lehenengo estatutuak 1976koak dira, gaur egun Bizkaiko kayak klub zaharrena eta Euskadiko bigarrena da.

Klubak denboraldi batez formazioa eten bazuen ere, kirol-jarduerak aurrera egin zuen. Izan ere, 2006an Getxo Kayak kluba berriz ere sustatzeko erronkari ekin genion. Horrela, kirolari gazteak erakarriz eta trebatuz, ibilbide zabalagoa izateko aukera eskeini zen. Eskola-kirolean hasitako gazteak, errendimendu-kategoria handiagoetara iristeko aukera izan zezaten.

Gure zerbitzuak:

Gure ikastaroak

Talde-ikastaroak

Kayakaren hastapenei buruzko ikastaroak, Getxoko kostaldea modu ezberdin batean ezagutzeko aukera paregabea. Pasa Zubi Esekiaren azpitik eta eraman ezazu oroitzapen ahaztezina.

Ikastaroak taldearen argazkia dakar, Zubi Esekiaren azpian ateratakoa (UNESCOren Gizateriaren Ondarea).


  • 2 ordu: 28€/pertsona
  • Adina: adin guztiak
VInformaziora bueltatu

Hileko piragua ikastaroa

Piraguismoaren hastapenerako hileroko ikastaroa kirol eder hau ezagutzeko eta sasoi fisiko onean mantentzeko, baita lagun berriak egiteko ere. Irteera bakoitzeko prezioa da, parte-hartzaileei malgutasun handiagoa eskaintzeko eguraldi txarragoa egiten duten egunetan edo bertaratu ezin direnean. Hilaren amaieran, egindako irteera guztiak zenbatuko dira, guztizko zenbatekoa kobratzeko.

 

  • 15€/irteera
  • Astean egun bat, astero. Ordubete eta 30 minutuko irteerak.
  • Adina: +18 urte
Informaziora bueltatu

6-10 urte bitarteko haurrak, heldu batekin joan beharko dute kayakean. Parte hartzeko gutxieneko adina 6 urtekoa da.

Gurekin kontaktuan jarri

KLUBA

Klubean sartzeko moduari edo beste gai batzuei buruz informatzeko:

Kontaktua

Arriluzeko Itsasargia, Arriluze, 1 - Behea, 48992 Getxo, Biscay

getxokayaka@yahoo.es

Klubaren ordutegia 18:00etatik 20:00etara da lanegunetan, eta 10:00etatik 12:00etara asteburu jaiegunetan.



IBILBIDEAK ETA IKASTAROAK

Zure erreserbari buruz informatzeko, informazio gehiago eskatzeko edo beste kontu batzuetarako:

Kontaktua

Puerto deportivo de Getxo, Área técnica, frente al Pabellón D5, 48992 Getxo, Biscay

+34 722 32 58 28

getxokayakaocio@gmail.com

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 17 00etara (telefono bidez)